This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
- This event has passed.
MARKA ONDO ERAIKITZEAREN ABENTURA
25 Maiatza, 2023
Free
Ekintzailea edo autonomoa bazara eta hasierako negozio-ideia lantze hari bazara gurekin, marka nortasuna hizpide izango duen saio ireki honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu!
Gaur egun 20.000 marka baino gehiago dauzkagun ingurune honetan, jardunaldi hau formula eraginkorra izango da zure marka nola sortu behar duzun ulertzen laguntzeko, eta dagoeneko sortuta baduzu, norabide egokian duzun hausnarketa prozesuan jarriko zaitugu.
Jardunaldia, Tandem agentzian marken sorkuntzan aditua den Leire Mendizabalek gidatuko du eta bere esperientzia abiapuntu hartuta, sektoreko ezagutzak partekatu eta marken nortasuna lantzeko bidea gertuagotik erakutsiko digu. Zuen hausnarketa eta ideiak ere gogotsu entzungo ditu, guztiontzat solasaldi inspiratzailea izateko asmoz.
HELBURUAK
Aukera aurkitzea eta zure negozioeri balioa ematea
Zure markaren espazio lehiakorrena aurkitzen ikasiko duzu, bere barne-azterketatik abiatuta.
Marka-nortasun indartsua sortzea
Estrategiatik abiatuz, hitzezko nortasunak eta nortasun bisualak duen garrantziaz ohartuko zara, urratsez urrats marka-nortasun indartsu bat sortzeko prozesua ezagutuz.
Marka aktibatzea eta kudeatzea
Ondo eraikitako nortasuna hasiera besterik ez da. Behar bezala kudeatzen ikasiko duzu.
ZER LORTUKO DUZU?
- Zure marka urratsez urrats sortzeko ezagutzak.
- Brandingari buruzko ezagutza globala, zure negozioaren garapen osoan aplikatzeko, ez soilik hasieran.